Goizean hasi eta bazkalordura bitartean, baserritar giroa izango da nagusi.
Bertako zein inguruko ekoizleek, dozena bat erakusmahai jarriko dituzte elizaren alboko frontoian, eta udaletxe aurreko plazan. Betiko moduan, zer ikusi eta zer erosi ez da faltako: barazki eta ortuariak, artisauak, idiazabal gazta, baserriko ogia, gozogintza, patea, euskolabeldun txorizoa, lore sikuak, sagardoa, txakolina…
Halaber, iaz moduan Lekeitioko andra talde bat etorriko da
bolilloak edo ehoziriak egitera.
Lekeitioko andrak iaz, ehoziri-lanetan.
Animaliak
Iaz estreinako askotariko animaliak egon ziren erakusgai, eta aurten ere eskualdeko nekazariak beren animalia ederrenekin bertaratuko dira azokara. Txakurrak, astoak, zaldiak, ahuntzak, idiak, behiak, poniak… askotariko abereak bertatik bertara ikusteko aukera eskainiko dute.
Era berean, bertaratzen diren guztientzat okela errea prestatuko ditu parriletan, elizpean.
Herritarrak ardi eta ahuntzei begira, iazko azokan.