Udaberrian eskualde mailan egingo duten
herri galdeketara begira, beste pauso bat emango dute ondarrutarrek.
Gure Esku Dagoko kideek
parte hartzeko deia zabaldu dute, ahalik eta jende gehien batzeko. “Gure nahia,
parte hartzearen nahia da.
Aniztasuna egotea nahi dugu; bakoitzak pentsatzen duena pentsatuz, Gure Esku Dagoren filosofiagaz bat egiten duen ondarrutar oro etortzea nahi dugu”.
Izan ere, adierazi dutenez, Gure Esku Dagoren dinamika, ez da batzuena ez besteena, herritarrena baizik.
Herri mugimendua, herri dinamika dela nabarmendu eta gogora ekarri dute Ondarroako GED-ren lantaldeko kideek. Horregatik, gazteak zein nagusiak ekimenean parte hartzera animatu dituzte.
“Herri bat gara, herritarren garaia da, eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Horregaz guztiagaz bat egiten duen oro parte hartzera animatzea espero dugu”.
Parte hartukot lemapean elkartuko dira,
12:30ean Alamedan. Taldekako zein norbanakoen grabazioak egingo dituzte.
Grabazioaren emaitza
urriaren 15ean moilan egingo duten
jaialdian erakutsiko dute. Eta auzolanean prestatzen ari diren jaialdi horretan sorpresak egongo direla aurreratu dute.
Zapatuko ekimena herritarren artean zabaltzeko erabiltzen ari diren irudietako bat.