Kadete mailako txirrindulari lasterketa lehiatuko dute Berriatuan, zapatuan
Aitxe Kutz jaien barruan egingo dute beste urte batez proba. XIII. Juan Luis Kanterape memorialari 16:00etan ekingo diote Bizkaiko txirrindulari taldeetako ordezkariek.
Berriatuan hasi eta amaituko den lasterketak 57 kilometro ditu. Hain zuzen ere, hauxe da parte hartzaileek burutuko duten ibilbidea: Berriatua-Ondarroa-Berriatua-Plazakola-Merelludi Gane-Oleta-Lekeitio-Ondarroa-Berriatua.
Bizkaiko Txapelketaren egutegi barruko lasterketa da, eta txapelduna saritzeagaz batera, Mendiko saria eta Taldekako saria banatuko dituzte.