Santa Eufemi jaiak ospatuko dituzte aulestiarrek datozen egunotan. Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, Urregaraiko ermitaren eta zelaiaren bueltan
gaur [irailak 16] ospatuko dute jaietako
egun nagusia.
Elizkizunekin hasiko dute eguna, eta ostean, 11:00etan, ume eta gaztetxoen bolo topaketa egingo da. Bolotan jokatu ondoren, poney gainean osteratxoa egiteko aukera egongo da. Eguerdia, berriz, erromeriak girotuko du, eta 16:30ean, umeek eta gaztetxoek txapela jaurtitzen duten abilezia erakusteko aukera izango dute. Gazteenen erakustaldiaren ostean, nagusiek izango dute txapel jaurtiketan parte hartzeko aukera. Iluntzean herrira jaitsi, eta ilunabarragaz batera jaiak plazan jarraituko du, Haitzama taldearen erromeriagaz.
Herritarrak, iaz, Urregaraiko zelaian batuta. Argazkia: Irati Urberuaga
Gaur jaiaz gozatu ezin duenak etzi [irailak 18] edukiko du
hurrengo aukera. Goizeko eta eguerdiko mezen ostean, Euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo da, 12:45ean, eta ostean, 36. ermitara igoera egingo dute. Lasterketa amaitu orduko hasiko da inguruko irrintzilaririk onenak batuko dituen 27. Irrintzi txapelketa.
16:00etan, bolo txapelketa egingo da, eta ondoren, Esteibar eta Obietaren erromeriak girotuko du arratsaldea. 20:30etik aurrera, berriz, jaiak plazan jarraituko du, Liskerren erromeriagaz.
Egitaraua