Gaurkoan [irailak 16] mahonezko arropa soinean eta arrantzale zapia lepoan lotuta ibili dira mutrikuarrak, eta ohi modura, moilan ospatu dute Piñastei Eguna.
Moilarako bidea kalejiran egin dute herritarrek, buruhandi eta erraldoi konpartsak lagunduta. Gaurkoan, gainera, ohorezko bidelagunak izan dituzte kalejiran aurretik: Piñasteiko txerria eta bere bi txerritxoak.
Gaztetxo kuadrilla bat sokamuturra aterkipean ikusten
Kalejira portura iritsi denean moila urdinez tindatzen hasi da, eta Aizabia Elkarteko kideek arkupean prestatu dituzten sardina erreen usaina han-hemenka zabaldu da. Sokamuturra hasi bitartean, gainera, gaztetxoek beti-betiko jolasetan aritzeko aukera izan dute.
13:00ak pasatxo hasi da Arno ganadutegikoen zezen eta behien sokamuturra. Euri asko ari zuzenez, ohi baino arinago amaitu da eguneko lehen sokamuturra. 14:10ean bota dute bukaerako txapligua.
Aner Arakistain saria jasotzen
Bazkalostean, berriz, eguraldiak hobera egin du, eta mutrikuarrek moilako ospakizunekin jarraitu dute. Urtero modura, kukaina txapelketa egin dute. Ikurrina hartzen lehenengoa Aner Arakistain izan da. Arakistainek estreinako parte hartu du proban, eta pozik astindu du ikurrina. Arraun taldeko kideen eskutik, 50 euroko saria jaso du. Jarraian, gomazko ahateak jaurti dituzte uretara, eta horiek harrapatzen aritu dira haurrak.
Piñastei Eguneko ospakizunekin amaitu aurretik, eguneko bigarren sokamuturra egin dute. Goizean baino jende gehiago batu da.
[HONI LOTUTA] Galbaixo Eguna eta Galbaixo Txiki Eguna
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.