Andoni Gabiola Toñua preso politiko ohiari harrera egin zioten atzo [irailak 16] udaletxean, eta asko izan ziren ekitaldian lekeitiarrarekin batera egon nahi izan zuten herritar eta lagunak.
20:00ak aldera, herritar eta lagunek egindako pasillotik igaro ziren Toñua eta bere senideak udaletxeko eskaileretarantz. Lore-sorta eta guzti egin zieten harrera udaletxeko atarian Lekeitioko Udaleko EH Bilduko zinegotziek eta barrura sartu ziren guztiak batera, harrera ekitaldiari hasiera emateko.
[EGUEN ILUNTZEKO BIDEOA]
Minutu batzuk itxaron beharra egon zen ekitaldiari hasiera emateko. Aretoa txiki geratu zen horrenbeste jenderentzako, eta lekua egin behar izan zen gehiengoa sartu ahal izateko.
Dantzarien ohorezko aurreskuaren ondoren, Andoni Seijo Arrinda EH Bilduko zinegotziak hartu zuen hitza eta Andoni Gabiolak ere hitz batzuk eskaini zizkien bertaratutakoei.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.