Etorkizunera berrira izango diren erronkei aurre egiteko
Iñigo Urkullu Lehendakariaren Gobernuak duen esperientzia, esku ona eta lidergoa azpimarratu zituen Josu Erkorekak joan den zapatuan [irailak 17] Lekeition eman zuen mitinean. Euskal autogobernua eta erakundeak aldezteko Euskadik Gobernu indartsua behar duela esan du Bizkaiko zerrendaburu jeltzaleak. “Gobernu sendoa, boteren zentralaren zapalketen aurrean planto egingo duena. Gobernu sendoa, arduratsua eta konprometitua. Lankidetza politiko, instituzional eta publiko-pribatura irekita egongo den Gobernua”.
Josu Erkoreka mitina ematen joan den zapatuan, Lekeition. Argazkia: EAJ
Gobernu Zentralak bultzatu duen b
irzentralizazioa salatu zuen Erkorekak behin eta berriz. “Rajoyk dena errekurritu du: Udal Legea, Adikzioen Legea, Etxebizitza legea, asteko 35 orduak, Ertzaintzaren Lanpostu Eskaintza Publikoak… Errekurritzearren, PPk berak Eusko Legebiltzarrean babestu zituen legeak ere errekurritu ditu. Eta gainera, ez dute lotsarik eta Euskadira datoz zertara eta Estatutuaren eta Euskal Autogobernuaren defendatzaile gisa agertzeko”.
Euzko Alderdi Jeltzalea
lanak eginda eta helburu bikoitzarekin aurkezten dela nabarmendu zuen. “Argi eta garbi eta zintzotasun osoz erakutsi dugu konpromisodun jendea garela eta zorroztasunean eta gardentasunean oinarritzen garela. Lehentasuna eman diegu pertsonei eta oinarrizko zerbitzu publikoei. Hezkuntza eta Osasunari baliabide gehien ematen dizkien Erkidegoa gara, inbertsio handiagoarekin, arreta eta kalitate handiagoarekin”.
Egindako
lana fruituak ematen hazia dela gaineratu zuen. “Euskadik aurrera egiten du eta norabide onean doa hazkunde ekonomikoari dagokionez”. Dena dela, arazoak eta beharrak dauden bitartean, oraindik zeregina badagoela esan zuen. “Horregatik, lan agenda intentsiboa aurreikusi dugu hurrengo legealdirako. Lanari ekiteko ordua da, ekinean, oraindik zeregin handia daukagulako. Guk ez dizkizuegu direnak eta ez direnak aginduko. Egitasmo errealista bat, besterik ez, helburu zehatz eta egingarriekin”.
Josu Erkorekagaz gain, Itxaso Atutxa eta Koldo Goitia Lekeitioko alkateak parte hartu zuten mitinean.