Bakion (Bizkaia) ospatu zen domekan [irailak 18] Bizkaiko Bodyboard Txapelketa. Eta horretan sei ondarrutarrek parte hartu zuten. Parte hartzeaz gain, hiru ondarrutarrek (Julen de Diego, Aritz Lapazaran eta Aitor Etxeberriak) sariak ere lortu zituzten. De Diegok Openean lehenengo postua lortu zuen. Kategoria berean, Etxeberriak hirugarren postua lortu zuen. Lapazaranek, ostera, 18 urtez azpikoetan bigarren egin zuen.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, berez txapelketa zapatuan [irailak 17] egin behar zen. Baina baldintzak ez zirenez onak, txapelketa guztia domekara atzeratu zuten [irailak 18]. “Zapatuan metro eta erdiko olatuak zeuden, eta ipar mendebaleko haizea zela eta, itsaso zakarra zegoen”.
Stan up paddleeko txapelketa ere egin egin behar zen, baina parte hartzaile gutxi zeudela eta,
bertan behera geratu zen.
Aritz Lapazaran, ezkerretik lehenengoa. Argazkia: Bizkaiko Surf Federazioa.
Julen de Diego, eskumatik lehenengoa, eta Aitor Etxeberria, ezkerretik lehenengoa. Argazkia: Bizkaiko Surf Federazioa.
SAILKAPENA:
Bodyboard Open Txapelketa:
1-
Julen de Diego (Ondarroa)
2- Iñaki Eguzkizaga (Bakio)
3- Aitor Etxebarria (Ondarroa)
4- Gorka Lasa (Bakio)
Bodyboard Txapelketa (18 urtez azpikoak):
1- Ivan Cano (Bakio)
2- Aritz Lapazaran (Ondarroa)
3- Andoni Jaio
4- Karmel Zubiaur
Open Surf Txapelketako finala:
1- Mario Soler (Bakio)
2- Mikel Zamakona (Bakio)
3- Endika Garai
4- Jon Alonso
Surf txapelketa (18 urtez azpikoak):
1- Endika Garai
2- Pablo Garay
3- Andoni Ugalde (Bakio)
4- Ramon Varela Jr.
Surf Txapelketa (neskak):
1- Sara Urresti
2- Jone Ibarrondo (Bakio)
Surf Txapelketa (neskak, 18 urtez azpikoak):
1- Maider Corral
2- Garasi Asia
3- Jone Gonzalez
Surf Txapelketa (masterrak):
1- Iñigo Iraola
2- Gontzal Mendiola (Bakio)
3- Jon Herrera
4- Josean de Andres
5- Ramon Varela