Etxetik kanpo: migrazioak eta kultur ondarea izenpean aurkeztu dituzte aurten XVI. Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak. Urrian burutuko diren
300 ekintza baino gehiagoren aurkezpenean, aurreratu dute gai nagusiak diaspora, arrantza, euskal kirolak eta industrializazioa izango direla.
Hona hemen Lea-Artibai mailan egingo diren ekintzak:
- Urriak 7, Lekeitio. Bisita gidatua, Lekeitio, arte portua.
- Urriak 8, Lekeitio. Proiekzioa eta solasaldia, Victor San Miguel, misiolaria Indian.
- Urriak 14, Aulesti. Hitzaldia, Lau indiano eta jesuita bat.
- Urriak 16, Ziortza-Bolibar. Bisita gidatua herria ezagutzeko. Ostean, Txikito de Bolibarregaz batu eta harek zesta-punta erakustaldia eskainiko die. Amaitzeko Thieboudienne Senegaleko jaki tipikoa dastatuko dute.
- Urriak 21, Aulesti. Solasaldia, Ameriketan pelotari.
- Urriak 28, Aulesti. Ikus-entzunezkoak, Kridxedak.
- Urriak 29, Lekeitio. Hitzaldia, Lekeitio Zita enperatrizaren garaietan.
- Urriak 29, Markina-Xemein. Hitzaldia, erakusketa eta zestapuntako partida, Zesta-punta eta zestalariak munduan.