Artibai Futbol Taldeak denboraldi berrian jokatuko duten bost taldeak ezagutzera eman ditu Barroetan egindako ekitaldian. Denetara, 98 jokalari izango dira Markina-Xemeingo taldeko kamisetak jantziko dituztenak. Oihane Agirreoa entrenatzailearen esanet...

Artibai Futbol Taldeak denboraldi berrian jokatuko duten bost taldeak ezagutzera eman ditu Barroetan egindako ekitaldian. Denetara, 98 jokalari izango dira Markina-Xemeingo taldeko kamisetak jantziko dituztenak. Oihane Agirreoa entrenatzailearen esanetan, txikien mailako 26 jokalari ariko dira; kadete mailan, ostera, 20 jokalari entrenatuko ditu Idoia Arantzamendik, eta gazte mailako taldea osatzen duten 23 futbolariak, berriz, Andres eta Ritxi Escobarren gidaritzapean ibiliko dira. Lurraldeko bigarren mailako nagusien taldeak, bere aldetik, 18 jokalari aurkeztu ditu. Iaz modura, Iker Santosen aginduetara ariko dira nagusiak. Azkenik, beteranoen taldea ere aurkeztu dute. Karmelo Egañak bere gain hartuko du 12 jokalariz osatutako taldea gidatzeko lana. Argazki +: lea-artibaietamutriku.hitza.eus