Ur Lekeitio eta Tantak-ek antolatuta
Lekeitio Sup Fest jaialdia egingo da domekan [irailak 25], Lekeitioko portuan. Goizetik hasi eta eguerdira arte Stand Up Paddle-ko distantzia luzeko profesionalen proba, amateur eta 18 urtetik beherakoena eta sprint probak lehiatuko dira.
Distantzia luzean, mailaren arabera banatuta,
bi ibilbide egongo dira. Bata,
profesional mailakoa izango da, eta bestea,
amateur eta 18 urtez azpikoentzat. Horrela, kategoria bitan banatutako profesionalek (Pro 14’0” eta Pro 12’6”) 9.000 metroko luzera izango duen ibilbidea egin beharko dute. Amateur eta 18 urtetik beherakoen ibilbidea, berriz, 4.000 metro ingurukoa izango da. Ibilbide biak,
10:30etan hasiko dira portuan.

Sup lasterketa.
Profesionalen zein amateurren ibilbideen irteera eta amaiera toki berean izango direla aurreratu dute antolatzaileek, eta sprintak egiteko gunea ere bertan portuan egongo da. “Sprinten proba taldeko oholekin egingo da, lau oholeko txandetan. Joan eta etorriko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek bi buia artean ziabogarekin”.
13:00etan hasiko dira
sprintak.
Umeek ere izango dute domekan, Stand Up Paddle-ean ibiltzeko aukera.
11:00etan, Big SUP deritzon jarduera hasiko da. Zehatz esanda, gaztetxoek tamaina handietako oholetan ibiltzeko aukera izango dute.
Domekako Sup probetan parte hartu nahi dutenek bertan egunean eman ahalko dute izena, 09:30etik 10:00etara. Hala ere, aurretik ere badago izena emateko aukera info@urlekeitio helbide elektronikora idatzita.
EGITARAUA
- 09:30. Harrera eta izen emateen baieztapena.
- 10:00. Izen ematearen amaiera, parte hartzaileen batzarra eta Briefing-a.
- 10:30. Long Distance (9.800m) eta Amateur/18 azpi (4.500m) ibilbideen irteera.
- 11:00. Big Sup jarduera umeentzat.
- 13:00. Sprintak.
- 14:30. Sari banaketa.