Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusiaren egitaraua ezagutzera eman du aste honetan, Markina-Xemeingo Udalak. Urtero modura, urriko bigarren zapatuan egingo da eskualdeko nekazari eta abeltzainen azoka nagusiena, urriaren 8an.
10:00etan zabalduko ditu ateak azokak, eta 17:00ak arte egongo da bertoko produktuak erosteko aukera. Urtero modura, azokako
mahairik onena sarituko dute, 150 euro eramango dituelarik.

Jendea erosten urriko azoka nagusiko saltoki batean.
Aurten baina, horrez gain,
Bizkaiko Sagardoa, Bizkaiko Txakolina, Idiazabal gazta eta Baserriko ogien lehiaketa ere egingo da, eta 200 euroko saria egongo da arloko.
Azoka zabaltzen den momentuan hasiko da bai eta ere,
Euskal Herriko Blond Akitania bigantxen lehiaketa, eta abelburuak Bizkaia, Gipuzkoa eta Iparraldetik ekarriko dituztela jakitera eman dute antolatzaileek.
Giroa herri osoan
Animazioak eta erakustaldiek jarriko diote giroa azokari.
Trikitilariek alaituko dute azoka gunea goizean, eta
bertso saioa ere egongo da eguerdian.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Baserri tresnen gunean, bestalde,
egur erakustaldiak egongo dira estreinako.

Ume batzuk animaliak ikusten 2015eko Urriko Azoka Nagusian.
Azokaren guneari dagokionez, ez da aldaketarik egongo. Udaletxe osteko aparkalekua eta ondoko berdegunea, Goiko Portala, Zelaia eta Plazabarripea izango dira gune nagusiak. Hala ere, azokaren giroa herriko beste inguru batzuetara ere zabalduko da aurten. Izan ere, Urriko Azokarekin bat etorriz,
AIKO taldeak
erromeria herrikoia antolatuko du Lea Artibai Ikastetxean,
12:00etan, zuzeneko musikarekin. Taldeko musikariek eta dantza maisuek eskainiko dute erromeria sarrerako plazan.