Artzabal Surf Elkarteak antolatuta Sur Eguna ospatuko da zapatuan [irailak 24], Mendexako Karraspio hondartzan. Bosgarren urtez kirola eta jaia uztartuz egun osoko egitaraua prestatu du Lea-Artibaiko surf elkarteak.
Surf-a ezagutu eta probatzeko aukera izango dute umeek, zapatu goizean, doaneko ikastaroen bidez. Klaseak
6 urtetik aurrerako ume eta gaztetxoei zuzenduta daudela jakitera eman dute Artzabal Surf Elkartekoek. «Igerian defendatzen direnetik aurrera», zehaztu dute.

Artzabal Surf Elkarteak zapatu goizean emandako iksataroa. Argazkia: Artzabal Surf Elkartea
10:00etatik aurrera eman ahalko da izena ikastaroetan parte hartzeko eta 11:00etan hasiko dira klaseak. Arratsaldean, berriz, surf txapelketa lehiatuko dute, 16:00etatik hasita.
12 urtetik beherakoen norgehiagoka izango da lehenengoa eta 12 urtetik gorakoak hartuko dituzte olatuak ondoren. «Metro eta erdiko olatuak egongo direla iragarrita dago» aurreratu dute Artzabalgoek.
18:00etan banatuko dituzte sariak eta ikastaroetan parte hartu dutenen artean zozketak ere egingo dituztela aurreratu dute Artzabal Surf Elkartekoek. «Herriko kirol denda batzuk eskainitako opariak izango dira».
Txosna eta musika
Surfagaz gozatzeko aukera izategaz gainera
jai giroa ere aurkituko dute Karraspiora joaten direnek. Txosna eta musika egongo dira egun guztian, eta eguerditik aurrera parrillakoa eskainiko dute.

Errekiak eta txosna Karraspioko aparkalekuan. Argazkia: Artzabal Surf Elkartea
19:00etatik aurrera, bestalde,
Los Miserables taldearen kontzertua egongo da Karraspioko aparkalekuan, jaiari amaiera emateko.