2012ko urriaren 21ean egindako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan
9.066 botogaz EH Bildu izan zen
nagusi Lea-Artibai eta Mutrikun. Koalizioak
EAJk baino 1.724 boto gehiago lortu zituen berton. EAJk, danetara, 7.342 boto eskuratu zituen.
2009ko datuekin alderatuz gero, EAJk boto gutxiago hartu zituen. Hain zuzen, 1.610 boto gutxiago izan zituen alderdi jeltzaleak. EH Bilduk, berriz, EAJk 2009an lortutako 8.647 botoak baino 200 gehiago izan zituen.
Parte hartzeari dagokionez, 2009an baino handiagoa izan zen 2012an. %76,22ak eman du zuen botoa. Dena dala, hiru herritan kenduta (Ispaster, Mendexa eta Etxebarria), gainerako herrietan, %20tik gorakoa izan zen abstentzioa. Parte hartzerik txikiena Mutrikuk eduki zuen (%67,17).
- AMOROTO: (EH Bildu 127), (EAJ 114), (PSE-EE 2), (PP 0), (Ezker Anitza 1), (baliogabeak 0)(abstentzioa %23,93).
- AULESTI: (EH Bildu 260), (EAJ 135), (PSE-EE 3), (PP 0), (Ezker Anitza 1), (baliogabeak 2), (abstentzioa %25,05).
- BERRIATUA: (EH Bildu 334), (EAJ 258), (PSE-EE 10), (PP 2), (Ezker Batua 8), (UpyD 1),(baliogabeak 0), (abstentzioa %29,66).
- ETXEBARRIA: (EAJ 247), (EH Bildu 240), (PSE-EE 9), (PP 3), (Ezker Batua 1), (Ezker Anitza 2),(baliogabeak 0), (abstentzioa %17,87).
- GIZABURUAGA: (EAJ 86), (EH Bildu 35), (Ezker Batua 1), (baliogabeak 0), (abstentzioa %22,98).
- ISPASTER: (EAJ 245), (EH Bildu 200), (PSE-EE 1), (PP 6), (Ezker Anitza 2), (baliogabeak 0), (abstentzioa %17,68).
- LEKEITIO: (EH Bildu 2.364), (EAJ 1.850), (PSE-EE 90), (PP 74), (Ezker Batua 22), (Ezker Anitza 26), (UpyD 2), (baliogabeak 11), (abstentzioa %23,83).
- MARKINA-XEMEIN: (EAJ 1.251), (EH Bildu 1.149), (PSE-EE 61), (PP 42), (Ezker Batua 17), (Ezker Anitza 22), (UpyD 4), (baliogabeak 8), (abstentzioa %29,82).
- MENDEXA: (EH Bildu 148), (EAJ 126), (PSE-EE 7), (PP 1), (Ezker Batua 4), (Ezker Anitza 2), (abstentzioa %17,33).
- MUNITIBAR: (EH Bildu 138), (EAJ 125), (PSE-EE 1), (PP 1), (Ezker Batua 1), (Ezker Anitza 1), (UpyD 2), (abstentzioa %23,81).
- MUTRIKU: (EH Bildu 1.204), (EAJ 1.104), (PSE-EE 122), (PP 83), (Ezker Batua 36), (Ezker Anitza 24), (UpyD 1), (baliogabeak 17), (abstentzioa %32,83).
- ONDARROA: (EH Bildu 2.672), (EAJ 1.729), (PSE-EE 147), (PP 169), (Ezker Batua 36), (Ezker Anitza 36), (UpyD 7), (baliogabeak 27), (abstentzioa %30,92).
- ZIORTZA-BOLIBAR: (EH Bildu 144), (EAJ 125), (PSE-EE 4), (PP 3), (baliogabeak 1), (abstentzioa %23,35).