Irailaren 25etik aurrera Eusko Legebiltzarrean ordezkatuko dituzten 75 legebiltzarkideak hautatuko dituzte domekan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek. Guztira, 1.783.411 hautesle daude deituak bozka ematera. Lurralde historikoka hartuta: Araban, 254.761 dira, Bizkaian 947.630 eta Gipuzkoan 581.020.
Lea-Artibai eta Mutrikuri dagokionez,
25.864 dira oraingoan Eusko Legebiltzarrerako hautagaien aukeraketa egin dezaketen hautesleak:
21.641 Lea-Artibain eta 4.223 Mutrikun. Horietatik batzuk atzerrian bizi dira, Lea-Artibaiko 1.264 hautesle eta Mutrikuko 137, eta horiek atzerritik posta bidez bozkatzeko aukera izan dute.
Bertan bizi direnentzat hauteslekuak goizeko
bederatzietan irekiko dira, eta betiko modura, 20:00ak arte izango dute hautesleek hauteskunde-mahaira botoa ematera joateko aukera. 4.086 dira Mutrikun bizi diren hautesleak eta 20.377 Lea-Artibai eskualdean.
Botoa ematen Espainiako Gorteetarako ekaineko hauteskundeetan.
Postaz. Bertan bizi direnetako batzuek ere, posta bidez bozkatzea erabakiko zuten. Hauteskunde Batzorde Zentralak epea luzatu ondoren, eguenera arte [irailak 22] izan dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako egoilarrek posta bidezko botoa hautesmahaietara bidaltzeko aukera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, denetara,
51.673 dira posta bidez bota emateko onartu diren
eskaerak.
2.593 mahai egongo dira guztira, 720 hauteslekutan banatuta
Posta bidezko boto horiek bozketa ixten denean, arratsaldeko zortzietan, ireki eta hautetsontzian sartuko dituzte. Ondoren, hautetsontzia irekiko dute boto-kontaketa egiteko, eta hauteskunde-dokumentazioa epaitegian entregatuko dute.
Hauteslekuetara doazenentzako, berriz, hauteskunde hauetarako
2.593 mahai egongo dira guztira, 720 hauteslekutan banatuta. Lurraldez lurralde, Araban 413 mahai egongo dira, 101 hauteslekutan banatuta; Bizkaian 1.343 mahai 338 hauteslekutan eta Gipuzkoan 837 mahai 281 hauteslekutan.
Bestalde,
23.000 pertsona baino gehiago izango dira etzi hauteskunde-mahaiak osatuko dituztenak. Zozketa bidez izendatutako lehendakari batek eta bi bokalek osatuko dute mahai bakoitza.
Urna botoz beteta.
Hamasei aukera. Bariku gauerdian [irailak 23] amaituko da irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako hauteskunde-kanpaina. Denetara, hamasei formazio politiko aurkeztu dira. Horietatik bederatzi dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hautagaitzak aurkeztu dituztenak:
Euzko Alderdi Jeltzalea;
Euskal Herria Bildu;
Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE);
Partido Popular;
Elkarrekin Podemos;
Ciudadanos;
Animaliekiko Tratu Txarren Kontrako Alderdi Animalista (ATTAKAA);
Recortes Cero-Grupo Verde; eta
Ganemos Euskadi: Sí Se Puede.
Horiei Bizkaian eta Gipuzkoan aurkeztu den
Partido Familia y Vida eta Bizkaian eta Araban aurkeztu diren beste bi formazio politiko gehitu behar zaizkie:
Ongi Etorri eta
Aulki Zuriak.
Beste lau formazio politiko, berriz, lurralde historiko batean baino ez dira aurkezten:
Euskal Komunistak-Partido Comunista de los Pueblos de España eta
Partido Humanista, Bizkaian;
Libertate Nafarra, Gipuzkoan; eta
Vox, Araban.