Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hiribilduaren sorrera oroitzen

Hiribildua sortu zeneko 689. urteurrena ospatu dute Ondarroan, Erdi Aroko jaiagaz; garai hartako pertsonaiek, ikuskizunek eta musikak eman diote kolorea ospakizunariDenboran atzera eginda, bufoiek, zaldunek, eskaleek, fraideek, mojek, eta beste garai b...

Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2016/09/27

Hiribildua sortu zeneko 689. urteurrena ospatu dute Ondarroan, Erdi Aroko jaiagaz; garai hartako pertsonaiek, ikuskizunek eta musikak eman diote kolorea ospakizunari

Denboran atzera eginda, bufoiek, zaldunek, eskaleek, fraideek, mojek, eta beste garai bateko artisau, tabernari eta merkatariek hartu zituzten Ondarroako kaleak, zapatuan. Orain dela 689 urte, 1327ko irailaren 27an, Maria Diaz de Haro Bizkaiko andereak Ondarroaren hiribilduaren sorrerako hiri-gutuna sinatu zuen, eta egun garrantzitsu hori ospatzeko, Erdi Arora itzuli da Ondarroa.

Egun guztian, goizetik gauera, jaia eta algara izan ziren nagusi erdi aroko zutoihal, armarri eta ikurrekin apaindutako alde zaharreko kale eta inguruetan. Azoka, kopauren bat hartzeko taberna eta txokoak eta ondo pasatzeko beste ekitaldi egon ziren: ikuskizunak, musika, tailerrak eta jolas ugari.

Jaia hastear zegoela kantu gregorianoekin esnatu ziren Iparkale, Goikokale eta Kaleandiko ondarrutarrak. Erdi Aroko jaiari hasiera ofiziala, baina, pregoiak eman zion. Patxi Etxaburu Ajarrista Ondarroako Historia Zaleen elkarteko kideak jakin arazi zizkien herritarrei alkate jaunaren eta Erdi Aroko jai batzordearen aldarriak, kontzeju zaharreko balkoira aterata. Ondarrutarren izate eta historia ospatzeko egun paregabea zela azpimarratu zuen pregoilariak, besteak beste, eta aukerarik ez galtzera animatu zituen herritarrak.

Ikuskizunak nonahi

Eskale bi, euren arropa zaharrekin tatarrez, hondartza non zegoen galdezka, tximino zuria eta bere zaindaria kontu kontari, Artakako prakagorri taldea akrobazia txundigarriak eginez, hegazti harrapariak… Erdi Aroko jaian murgildu zirenek eduki zuten zer ikusi. Euskal mitologiako pertsonaiak ere Amalur, Basajaun, Kattalin, sorginak, aztiak eta Mari kalejiran ibili ziren herrian zehar, eta mezu bat ekarri zuten Ondarroara: «Zaindu ezazue elkar, lurra ez da zuena, zuek zarete lurrarenak. Ospatu elkartasuna Erdi Aroko azoka honetan».

Eta musika ere ezin falta! Kantaize abesbatzak, txistulariek, txalapartariek eta erromeriek ere jarri zioten doinua egunari.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.