Lore Bengoetxea Ibazeta kazetari ondarrutarrak lortu du
Ondarroako Udalak seigarren urtez abiarazi duen kirol beka. Zehatz esanda, Jose Mari Naberan Garciari buruzko ikerketa beka irabazi du kazetari ondarrutarrak. Bengoetxeak bigarrenez lortu du udalak eskaintzen duen beka. 2013an, hain zuzen ere, Ondarroa Arraun Elkarteari buruzko ikerketa ere egin zuen.
Udalak azpimarratu duenez, Naberanek herrian kirola sustatzeko egindako ahalegina goraipatu nahi izan dute bekagaz, eta beharraren helburua haren bizitza eta bereziki hark kirol arloan izandako ibilbidea ikertzea izango direla nabarmendu dute. “Ikerketa burutzeko 6 hilabeteko epea izango du Bengoetxeak eta tarte horretan Naberan ezagutu zutenak elkarrizketatu, hainbat artxibo kontsultatu eta ikerketa lana bera idatzi beharko ditu”.