Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

32 film lehiatuko dira Lekeitioko 39. Euskal Zine Bileran

Eider Mugartegi
Lekeitio
2016/09/28
Urriaren 16tik 23ra bitartean euskaraz filmatu denaren errepasoa egiteko aukera egongo da Lekeition. Udalak antolatzen duen euskara hutsean egiten den zine bilera bakarraren 39. aldia hilabete aurretik dator aurten, baina betiko helburuak mantentzen ditu: euskarazko lan amateurrak saritu eta bidea egiten laguntzea, eta euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune izatea. 50 lanetik gora jaso dituztela jakitera eman dute antolatzaileek, hala ere 32 film onartu dituzte lehiaketan parte hartzeko: 11 lan profesional eta 21 lan amateur. Azken lan horien arteko bostek Gazte 22 sailean hartuko dute parte, eta euretako bi lekeitiarrak egindakoak direla zehaztu dute.
38. Euskal Zine Bilerako sariduna. Argazkia: Euskal Zine Bilera / Josu Trueba Leiva

38. Euskal Zine Bilerako sariduna. Argazkia: Euskal Zine Bilera / Josu Trueba Leiva

Urtero modura, lehiaketak kategoria bi izango ditu: profesionalena eta amateurrena. Kategoria bakoitzean zuzendaritza, ekoizpena, gidoia eta argazkia arloak sarituko dituzte. Sariak. Profesionalen sailean, arlo bakoitza 1.600 euro eta zilarrezko antzarragaz sarituko dituzte, amateur kategoriako irabazleek, berriz , 1.000 euro eta zilarrezko antzarra jasoko dute. Horrez gain, jaialdiko saririk preziatuena, Film Onenaren saria ere profesional eta amateurren kategorietan emango dute: lan profesionalak 1.900 euro eta urrezko antzarra irabaziko ditu eta lan amateurrak 1.300 euro eta urrezko antzarra. Beste bi sari ere banatuko ditu Euskal Zine Bilerak, bakoitza 500 eurokoa: Gazte 22 Saria eta Lekeitioko Berdintasun Sailak ematen duen Antzar Morea. 39. Bilerako epaimahaia Asier Bilbao produktoreak, Asier Hormaza aktoreak, IƱaki Billelabeitia EHUko irakasle eta Artea eta Teknologia departamentuko zuzendariak, Tessa Andonegi aktoreak eta Sara Cozar aktoreak osatuko dute. Bestalde, 2015eko bileran Benito Ansola Bekaren irabazlea izan zen Irati Canoren Leihoak lana primiziaz ikusteko aukera egongo da. Lekeitioko Udalagaz batera, EHUren Mikel Laboa katedraren babesagaz eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren laguntzagaz antolatzen du sari hori Topaguneak. Estreinakoz, gainera, I. Kartel Lehiaketa ipini du martxan Euskal Zine Bilerak. Guztira, hamasei lan aurkeztu dira eta irabazlea ere aukeratuta dago. Irabazlearen izena eta kartela Bilboko BBK?aretoan egingo duten ekitaldian emango dituzte ezagutzera.
2015eko apaintze lehiaketako saridunak

2015eko apaintze lehiaketako saridunak. Argazkia: Euskal Zine Bilera

Apaintze lehiaketa. 39. Euskal Zine Bileran Lekeitio zinez jantzi nahi dute berriro ere. Horretarako dendariei eta ostalariei zuzendutako III. apaintze lehiaketa jarri dute martxan. Apaintze lehiaketa hau Lekeitioko ostalari eta dendari guztiei zuzenduta dago eta izena emateko epea urriaren 6ra arte zabalik egongo da. Erakusketa aldia Urriaren 7tik 23ra izango da, eta sari banaketa urriaren 22an, 11:30ean, Barandiaran aretoan. 300 euroko sari bakarra egongo da ostalari zein dendarientzat.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.