Auto batek pertsona bat harrapatu du Mutrikun
Larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez, gertaera 17:20 inguruan izan da, Lehendakari Agirre kalean (Alboka parke aurrean). Zehatz esanda, GI-638 errepidean Mutrikutik Ondarroaranzko norantzan zihoan auto batek momentu horretan autobus geltoki aurreko zebrabidea gurutzatzen ari zen emakumezkoa harrapatu du.
Kolpea dela eta, zauritua handik minutu gutxira Mendaroko ospilera eraman dute anbulantzian. Bertan egon diren herritarrek nabarmendu dutenez, zauritua konortea zuela hartatu dute.