Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskalzaleak batuko ditu Argia Egunak, zapatuan, Ondarroan

Asier Alkorta
Ondarroa
2016/09/28
Puntadaz puntada txikitik eragiten lelopean, Argia Eguna Ondarroara ailegatuko da zapatuan [urriak 1]. Egun osoko jaia izango dela jakitera eman dute Argia-ko ordezkariek. “Denetarako tartea izango da: jolasa, hausnarketa, musika, berriketa… Aurreko urteetan bezala, eskualdeko eragileekin elkarlanean osatu dugu egitaraua”. Leloari dagokionez, iazkoari eutsi nahi izan diotela argitu dute: “Euskal hedabideok txikitasunera derrigortuta gaudela dirudi, baina txikitasunak ez du oztopo izan behar; aitzitik, bertutea izan daiteke. Txiki askok gauza handiak lor ditzakete eta”.
Argia Eguna 2015ean, On?atin. Argazkia: Argia.

Argia Eguna 2015ean, On?atin. Argazkia: Argia.

Jaia ospatzeaz batera, Argia proiektuaz jardun eta proiektu horren subjektuez ere ariko dira. “Lea-Artibaiko herritar guztiei Argia hurbilagotik ezagutzeko aukera eskaini nahi diegu”. Oroimenaren txangoa. 1936an tropa frankistak eskualdean sartu zirela-eta hainbat gertaera gogora ekartzeko txangoa izango da. Txango hori, gainera, Ondarroako Historia Zaleak elkartearen eskutik egingo dute. Parte hartzaileak Itsasaurre plazatik aterako dira, 10:00etan. Eta geldialdiak egiten joango dira. “36ko Gerrako hainbat pasarte lehen eskutik ezagutuko ditugu”.
Zumaiatik etorritako emakume karabana, Galtzuarango bidean. Argazkia: Argia.

Zumaiatik etorritako emakume karabana, Galtzuarango bidean. Argazkia: Argia.

2,5 kilometroko ibilbidea izango dela aurreratu dute; “12:00etarako bueltan izango gara”. Txangoa eginez, 36ko Gerran urrea Ondarroatik Baionara txalupetan nola eraman zuten ezagutu, Ondarroan zutik geratutako zubi bakarrenetakoaren ezaugarri bitxiak (Plaiko Zubia) bertatik bertara ikusi eta Saturrarango emakumeen kartzelan preso egondakoek bizitakoak gogoratuko dituzte. “Ez galdu aukera duela 80 urteko basakeriek egindako ebakiak oroimenaren hariaz josteko”.
Oroimenaren txangoaren ibilbidea

Oroimenaren txangoaren ibilbidea

2014an berreskuratu zuten Argia Eguna. Usurbilen egin eta gero, iaz OƱatin egin zuten. Eta aurten, Ondarroa eta ondarrutarrak izango dira jaiaren lekuko. EGITARAUA (ekintzak Itsasaurre plazan):
  • 10:00. Oroimenaren Txangoa Saturraranera, Ondarroako Historia Zaleak elkarteagaz.
  • 11:00. Ongietorri ekitaldia.
  • 11:15. Jolas hezitzaileak: eskulanak, jolas erraldoia, zesta-punta, Nendo Dango, hankapaloak, dantza tailerra…
  • 11:15. Herri eragileen azoka irekiera. Azokarekin batera, Bizi baratzea eta Altza Porru liburuen saltokia eta Jakoba Errekondorekin landareei buruzko kontsultak egiteko aukera.
  • 12:00. Argiazaleen topaketa
  • 14:30. Herri bazkartia+bertso saioa. Eskualdeko eta garaiko produktuekin osatutako menua. Bazkolostean Bertxio, Twitter bidezko bertso saioa. Bertsolariak: Iratxe Ibarra, Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia. Prezioa: 15 euro (langabetuek, langile prekarioek eta ikasleek 12). Txartelak eskuratzeko: 943-37 15 45 edo denda@argia.eus.
  • 17:00. Kale antzerkia: Abarka taldeak Argia Egunerako sortutako Argi-uneak antzezlana.
  • 18:00. Euskal Herriko III. Nortasun Agiri Arrotz Jaurtiketa.
  • 19:30. Kontzertuak: Jon Basaguren eta Occhi di Farfalla.
  • Egun osoan. Trantsizioak erakusketa eta kale animazioa. 12:00etatik 14:00etara Radixu Irratiaren zuzeneko emanaldia, jaigunetik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.