Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zesta-punta munduratzen ari da Xistera

Eider Mugartegi
Berriatua,Lekeitio,Markina-Xemein,Mutriku
2016/09/29
Zesta punta zabaldu eta mundu osoan ezagutzera emateko asmoz, Energia erangikorrari lotutako Europako proiektu bateko kideei erakustaldia eskaini die Xisterak. Horrela, Belgika, Holanda, Polonia, Alemania eta Finlandiatik etorritako hainbat ikertzaileek zesta-punta bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute Felix Larrinaga pilotari ohi markina-xemeindarraren eskutik. Xistera proiektuaren barruan, enpresei aukera ematen zaie Euskadin bisitan dauden langileak zein bertako langileei zuzendutako zesta punta erakustaldiak antolatzeko. Kasu honetan, Mondragon korporazioak, Mondragon unibertsitateak eta LKS injeniaritzak parte hartzen duten energia eraginkorreko Europako proiektu bateko kideak izan dira Galarreta frontoira hurbildu  eta kirol hau lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dutenak.
Xisteraren erakustaldian parte hartu zutenak. Tartean, Felix Larrinaga markina-xemeindarra.

Xisteraren erakustaldian parte hartu zutenak. Tartean, Felix Larrinaga markina-xemeindarra. Argazkia: Xistera

Mondragon Unibertsitateko ikertzaileetako bat Felix Larrinaga denez, Xisteraren eskutik eta bere laguntzagaz zesta punta zuzenean bizi ahal izan dute. Proiektuko ikertzaileek Lizasoain eta Santacruz bikoteraren eta Alain eta Alberroren arteko partida ikusi zuten, Larrinagak jokoaren araudiak, zestak eta pilotak zelan egiten diren, Xistera proiektua zertan datzan, eta neurketa hasi aurretik pilotariek zelan agurtu behar duten azaltzen zizkien bitartean. Norgehiagokaren ondoren, gainera, zestaz aproba egitera ausartu ziren. Euskal pilotako modalitaterik zaharrena den kirola ezagutzera emateko antolatutako lehen erakustaldia arrakastatsua izan dela adierazi du Xisterak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.