Ispasterko X. Kuadrilla Eguna, giro onean
Eguraldia aldeko eduki ez badute ere, ispastertarrek gogotik ospatu dute X. Kuadrilla Eguna. 10:00ak aldera hasi dira janaria prestatzen, elizpean. Hori bai, unean uneko sukaldariek tarteka herriko tabernara osteratxoak egiten zituzten, poteoa egiteko.
13:00ak aldera trikitilarien laguntzagaz, giro ona zen nagusi frontoi inguruan. Hori bai, eguraldia zela eta, erabaki dute 13:30ean erabaki bat hartzea: bazkaria estalitako frontoian egin edo kanpokoan; azkenean frontoi estalian egitea erabaki dute. Eta asmatu ere egin dute. Izan ere, kuadrila guztiak bazkaltzen jarri direnerako zaparrada ari zuen.
Antolatzaileek aurreratu modura, 230 lagun inguruk parte hartu dute bazkarian eta horiek guztiak 12 kuadrillatan banatuta egon dira. Giro onean, eta aterpean, bazkalostean kantuak eta dantzak izan dira nagusi.