Elexaldeko San Migel ermitan mesa entzun eta gero, Arta Nagusi dantza taldekoek girotu dute goiza gaur [urriak 1] Amoroton. Ikusleek pastak jan eta zer edo zer edaten zuten bitartean, dantzariek hiruzpalau pieza dantzatu dituzte. Gainera, zorteko izan dira amorotarrak. Izan ere, batzuk mezan zeuden bitartean euria ari bazuen ere, meza amaitu eta dantza saioa hasi behar zenean atertu egin du; eguzkia ere atera da, segundu batzuetarako izan bada ere.
Bazkaria izan da herritarrek eduki duten hurrengo hitzordua. Izatez, plazan bazkaldu behar zuten, baina eguraldia zela eta, frontoian bazkaldu dute. 70 lagun inguru bildu dira eta giro ona izan da nagusi.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.