Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Azken minutuan ihes egin dio garaipenak Aurrerari

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/10/03
Joseba Plazaren mutilak zapatuan [urriak 1] Pasaiaren aurka jokatutako partida osoan nagusi izan baziren ere, berdinketagaz konformatu behar izan zuten. Hain zuzen ere, bina berdindu zuten talde gipuzkoarraren aurka. Aurrerako ordezkariek nabarmendu dutenez, azken minutuan bi punto galtzea “oso tristea” izan zen. Lehen minututik Aurrerakoak nagusi izan ziren Zaldupen, hala ere, Pasaia aurreratu zen markagailuan. Talde gipuzkoarrak aukera izan zuen une bakarrean sartu zuen norgehiagokako lehen gola, 16. minutuan. Talde bisitariak zelai erdian baloia lapurtu zuen, eta kontraerasoan sartu zuten lehen gola. Markagailua aurka eduki baldin bazuen ere, etxeko taldeak ez zuen amore eman, eta talde modura beharra eginda aurkaria euren jokoan sartzea lortu zuen. Hurrengo minutuetan gol aukera asko izan zituen Aurrerak, baina ez zuten asmatzerik eduki. Azkenean, lehen zatia amaitzen ari zela ailegatu zen berdinketa, Unai Jauregi Tubo-k 44. minutuan sartutako golari esker.
Aurrerak Pasaiaren aurka jokatutako norgehiagoka

Aurrerak Pasaiaren aurka jokatutako norgehiagoka. Argazkia: Aurrera

Atsedenaldia eta gero, berehala ailegatu zuen etxekoen bigarren gola, baina epaileak baliogabetu egin zuen. Hala ere, minutu bat beranduago 2-1ekoa egin zuen Julen Arufek, urruntze bat kontrolatu eta atetik 25 bat metrora egindako jaurtiketari esker. Bigarren gola sartu ostean, Aurrerak konfidantza irabazi zuen, eta hainbat gol aukera sortu bazituen ere, ez zuen aurkariaren sarea zulatzeko beste aukerarik eduki. 63. minutuan, gainera, Tubori partidako bigarren txartel horia atera zioten, eta Aurrera nagusi bazen ere, bat gehiagogaz Pasaia lasaiago jokatzen hasi zen. Azkenik, luzapenean, 94. minutuan, etorri zen biko berdinketa. Aurrerako atzelari batek mina hartu zuen, eta horrek ere bigarren gola egiteko gauzak erraztu zizkioin Pasaiari.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.