Manzisidor mutrikuarra eta Ruiz nagusitu dira Xisterako Noaingo txapelketan
Aitor Manzisidorrek Xistera Zirkuituko gazte mailako bere bigarren titulua irabazi du Jon Ruiz atzean duela, Noaingo Bidezarra frontoian. Bi set-era jokatu zuten kiniela, eta bietan nagusitu zitzaizkien Aaron eta Iparragirre mutrikuarrak osaturiko bikoteari. 30 minutuan amaitu zen partida.
Lehen set-ean azkar hartu zuten aurrea markagailuan Manzisidorrek eta Ruizek. Pilotariek, orohar, ez zuten arriskatu tantoa bukatzeko orduan, eta kantxan seguruako aritu zen bikoteak –urdinak– egin zituen lehen tantoak. 6-13ko markagailuagaz eskuratu zuten urdinek lehen set-a.
Gorriek gora egin zuten bigarrenaren hasieran; Aaronek asmatu egin zuen erramatearekin, eta egoera orekatuagoa egon zen. Manzisidorrek eta Ruizek, baina, erregulartasunari eutsi zioten. 8-7koarekin Aaronek sake falta egin zuen, eta jarraian, urdinek ihes egin zuten 9-13koa arte.
Salaberri-Anton nagusi. Partida nagusian Salaberri-Anton eta Lertxundi-Suso aritu ziren zein baino zein gehiago. Bi set-etan erabaki zen finala lehenengoen alde (15-7 eta 15-10); Xistera Zirkuituan estreinatzeko modu ezinhobea izan zen beraientzat. Dena dela, partida nahikoa estua izan zen. Gorriek biziki egin behar izan zuten lan, bi jokoetan urdinak aurretik hasi zirelako; Lertxundi oso ausart ibili zen, eta Susok bere ohiko maila altua eman zuen.
