Mutrikuko Mijoa auzoan San Jeronimo jaiak ospatzen aritu dira asteburuan. Jaiak, hain zuzen ere, atzo [urriak 2] amaitu zituzten, auzotarren bazkariarekin.
Mijoako auzotarrek nabarmendu dutenez, atzokoa izan zen jaietako “egunik bereziena”. Mezarekin hasi zituzten ospakizunak, eta jarraian, auzoko gazteen artean
herri kirol eta jolasak egin zituzten. Auzotarrek nabarmendu dutenez, atzokoa auzoko gazteenak herri kirolen bueltan lanean hasteko egun aproposa izan zen, eta horretan saiatu ziren.
2 urtetik aurrerako dozena bat gaztetxok hainbat herri kiroletan aritzeko aukera izan zuten. Besteak beste, zaku eramaten, lokotx batzen, gurdi altxatzen eta txinga eramaten aritu ziren, euren neurrira prestatutako probetan.
Gazteenen txanda eta gero,
auzotarren arteko desafioa burutu zuten Oier Pagoagak eta Ibon Barriosek osatutako bikoteak Patxi Ituarte
Isasi eta Iker EgaƱa
Ilunbe-ren aurka. Zehatz esanda, aizkoran neurtu zituzten indarrak. Abiadura proban aritu ziren, eta bi enborrak mozten azkarrenak Isasi eta Ilunbe izan ziren.
Goiza auzo bazkaritan amaitu zuten. 60 bat lagun batu ziren giro ezinhobean, eta aurretik, auzoko zozketa ere burutu zuten. Honakoak dira zozketaren zenbaki sarituak: lehen saria 5.972 (2.604 ordezkoa) eta bigarren saria 7.454 (ordezkoa 4.443).
HONEKIN LOTUTA: San Jeronimo Eguneko bideoa eta kronika.