Senide zaintzaileentzako laguntza psikologiko taldea, Lekeition
Senideak zaintzen dituztenei laguntza psikologikoa emateko asmoz, talde bat osatu dute Lekeition. Talde horren bidez, antzeko egoeran dauden familiak harremanetan jarri, eta arazo eta konponbideak elkar banatzen dituztela azaldu dute. “Elkartruke horrek, eragin lasaigarri eta aberasgarria izaten du”.
Bi astetik behin batzen da taldea, eguaztenetan, jubilatuen elkartean, 17:00etatik 19:00etara. Hurrengo saioak urriaren 19an, azaroaren 2an, 16an eta 30ean, eta abenduaren 14an izango dira.