0-16 urte bitarteko umeak dituzten familiak diruz lagunduko ditu Mendexako udalak
Aurreko urteetan moduan, 100 euroko diru-laguntza emango zaio aurten ere familia bakoitzari. Besteak beste, seme-alabek ikasturtean dituzten gastuetan laguntzeko helburua du neurriak: ikastetxerako materiala, arropa…
Ordainketa-eskaerak aurkezteko epea datorren astean, hilaren 14an (barikua) amaitzen da. Hain zuzen ere, eskaera orria zein diru-laguntzak emateko irizpideak udalaren webgunean jarri dituzte: www.mendexa.net.
Eskaerak udaletxera eraman, eta idazkaritzan utzi behar dira.
Baldintzak
Diru laguntza jaso ahal izateko, umeak Mendexan erroldatuta egon behar dira, eta gutxienez baita gurasoetako bat ere. Horien kasuan, gutxienez 2013ko abenduaren 1a baino lehen Mendexan erroldatuta egon behar da. Biztanleen erroldako udal zerbitzuek frogatuko dute hori horrela dela. Era berean, seme-alaben adinak ere frogatuko dituzte.