A3535 Lekeitio-Amoroto eta A3536 Lekeitio-Mendexa zerbitzuetan aldaketak egin ditu aldundiak. Neurri horiekin bi linea horiek beste hiru hauekin duten konexioa hobetu dute: A3512 Bilbo-Lekeitio, A3513 Bilbo-Galdakaoko ospitalea-Gernika-Ea-Lekeitio eta A3523 Bilbo-Galdakaoko ospitalea-Gernika-Aulesti-Lekeitio.
Aldaketak Lekeitioko Institutuko ordutegira egokitu dituzte. Izan ere, ikasle asko dira Amorotokoak eta Mendexakoak, eta institutura joateko askok erabiltzen dute Bizkaibus zerbitzua.
Udalen eskariak kontuan hartuta
Amorotoko eta Mendexako udalen eskariz egin ditu aldaketak Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio sailak. Horrela, erabiltzaileen beharrizanetara gehiago egokitu direla adierazi dute.
A3535 Lekeitio-Amoroto linearen ordutegi berria (astelehenetik ostiralera):
- Amorototik irteera-orduak: 08:15 / 12:30 / 15:00 / 19:20
- Lekeitiotik irteera-orduak: 08:05 / 12:15 / 14:45 / 19:10
A3536 Lekeitio-Mendexa linearen ordutegi berria (udan ordutegi desberdina izango du):
- Mendexatik irteera-orduak: 07:45 / 12:00 / 16:00 / 20:00
- Lekeitiotik irteera-orduak: 07:30 / 11:45 / 15:45 / 19:45