Martitzena (hilak 11) da izena emateko
azken eguna. Horretarako,
udaletxera joan edo deitu behar da: 946 279 006.
14 urtera artekoek 7 euro ordaindu behar dituzte, eta
14 urtetik gorakoek, berriz,
15 euro. Antolatzaileek zehaztu dutenez,
ezin da txakurrik eroan martxara.
Hilaren 15ean (zapatua) egingo dute martxa.
Ibilbide osoa egitera doazenak
08:00etan irtengo dira
herriko plazatik. Ohitura legez, San Anton, Goierri, Urregarai, Malats, Zubero, Urriola, Murelaga, Garatxaga, Lekerika, eta Narea auzoetatik barrena
25 kilometroko ibilbidea burutuko dute, bospasei ordutan.
Bestalde, Ilunzarreraino
31 kilometroko ibilbide berezia ere prestatu dute (eguraldiaren arabera erabakiko dute egin ala ez).

Paraje ederretatik paseatzen duten bitartean
11 ermita bisitatuko dituzte ibiltariek. Hain zuzen ere, hauek dira igaroko dituzten ermitak: San Anton, Santutxu, Urregarai, Malats, Zubero, Urriola, Murelaga, Garatxaga, Lekerika, Narea eta Elizatxu.
10 kilometroko ibilaldia egingo dutenek,
10:30ean dute irteera-ordua,
parkean. Horiek, Murelaga, Garatxaga, Lekerika eta Narea auzoetatik ibili ostean plazan amaituko dute martxa. Gehienek hiru bat ordutan egiten dute ibilbide laburra.
Betiko moduan, ibilbidean zehar
bi hornidura gune egongo dira. Bata Urregaraiko zelaian ipiniko dute, eta bestea, Garatxagan (San Paulo).
Martxa amaitu eta dutxatu ostean, bi ibilaldietako herritarrak
kopauan elkartuko dira, herriko plazan (partaideek
eskumuturrekoa erakutsi behar dute). Guztiek martxaren
kamiseta bana jasoko dute.
Bestalde, goizean goiz doazenek non
gosaldu edukitzeko
herriko tabernak zabalik egongo dira. Halaber, urtero moduan
aparkalekuak zehaztuta egongo dira aurten ere.