Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea),
Debegesa, Buruntzaldea-Beterri,
Getxolan,
Inguralde eta
Oarsoaldea garapen agentzien bidez, eta
Bitamine Faktoriarekin eta
La Fabrique Polarekin lankidetzan, artista eta sortzaileei zuzendutako sormen mugikortasuna proiektu bat jarri dute martxan Euroeskualdean.
Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren
Aquitaine-Euskadi 2016 proiektu deialdiaren baitan kokatzen da.
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako mugikortasun programak Euskadiko eta Akitaniako
40 urtetik beherako 24 sortzaileren mugikortasuna ahalbidetuko du, Euroeskualdean “ekosistema sortzailea” indartzeko asmoz.
Mugikortasun proiektuaren bidez, parte hartzaileek eta proiektuko bazkideek
topaketa eremuak partekatuko dituzte, elkarrizketak egin, sareak eraiki, ideiak lotu, sinergiak bilatu, eta ideia berrietan elkarlanean aritu ahal izango dute.

Mutrikuko Arte Eskolako kideek egindako erakusketa bat
Proiektuaren xede nagusia sortzaileen artean Euroeskualdean mugikortasun programa bat abian jartzea da. Programak
2-3 eguneko egonaldiak eta sorkuntza ekintzailetza sustatzen duten espazioetara bisitak eskainiko dizkie sortzaileei. “Ekimen hauek aberasgarriak dira beren jardunerako, baita euren proiektuak hobetzeko tresna egokiak ahalbidetzeko, sormena eta berrikuntza freskatzeko eta ideiak garapatzeko inspirazioa elikatzeko ere, Akitanian zein Euskadin”.
Proiektuan parte hartu nahi duten Debabarrena eskualdeko sortzaileek
urriaren 20ra arte zabalik dute eskaera aurkezteko epea. Horretarako informazio guztia
Debegesaren web orrialdean aurkitu dute interesatuek. Hori bai, eskatzaileekĀ enpresa proiektu bat edo sorkuntza-ekintzailetza egitasmo bat abian izan behar dute, ondorengo diziplinetako batean oinarrituta: ikus arteak, ikusentzunezkoak, diseinua, arte grafikoak, teknologia berriak, arkitektura, artisautza, moda eta bitxigintza.
2016-2017 ikasturtean
hiru deialdi argitaratuko dira; eta urriko deialdian hautatua ez denak, hurrengo bi deialdietan, urtarrilean eta apirilean, aurkezteko aukera izango duela gogorarazi dute.