Gizaburuagako Olazar kultur elkartearen piragua ibilbidean parte hartzeko aurretik izena eman behar da
Hilaren 23a egingo dute irteera, baina, hilaren 16an (domeka) amaitzen da izena emateko epea. Interesatuek txokoan dagoen zerrendan izena eman behar dute.
Irteera egunean bertan, parte hartzaileak 09:00etan irtengo dira Lekeitiorantz. Hango piragua taldearen lokalean txalekoak eta beharrezkoa den material dena hartu ostean uretaratuko dira. Kultur elkarteko kideek zehaztu dutenez, ibilaldia amaitzean Lekeitioko Piragua Elkartearen lokalean dutxatuko dira.
Ume, gazte zein nagusiei gonbidapena luzatu diete antolatzaileek. Ume eta helduak batera joan daitezkeela gogora ekarri dute.