Lea Ibarreko Egutegi Lehiaketara proposamenak aurkezteko epea hilaren 28an amaitzen da
Betiko moduan argazki, marrazki edo ordenagailuz egindako edozein konposaketa bidali daiteke.
Lea Ibarreko bizilagunek bi gutun azaletan aurkeztu behar dituzte lanak. Gutun-azal batean proposamenak sartu, eta bestean, berriz, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa zehaztu behar dira.
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoan (Elexalde 1 – 48289 Gizaburuaga) edota berau osatzen duten udaletan (Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar) utzi behar dira proposamenak.
Ordutegiari dagokionez, 09:00etan hasi eta 14:00ak arte jasoko dituzte herritarren lanak.
Lehiaketaren irabazlearentzat 500 euroko diru-saria egongo da. Hala ere, epaimahaiko kideek saria eman gabe uztea erabaki dezaketela zehaztu dute.