Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak pala txapelketa antolatu du
Datozen hilabeteetan lehiatuko dute txapelketa, baina, parte hartzeko asmoa dutenek urriaren 16a dute izena emateko azken eguna. Patxua eta Erletxe tabernetan daude horretarako zerrendak. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, partidetan epaile izateko prest daudenek izena ematerakoan zehaztu behar dute.
Txapelketaren egitura eta ordutegiak izena ematen duten bikote kopuruaren arabera antolatuko dituzte. Hala ere, finala Euskara Egunean [abenduaren 3] jokatuko dutela jakitera eman dute.
Teniseko pilotagaz jokatuko dute, eta partidak 25 tantora izango dira. Txapelketan bi kategoria bereizi dituzte, eta norberak erabakiko du zein kategoriatan lehiatu.
Izen ematea doakoa da; antolatzaileen berbetan, parte hartzeko “gogoa, ilusioa eta umiltasuna” baino ez dira behar.