2016ko Ondarearen Europako Jardunaldien lehen bi ekimenak edukiko dituzte, asteburuan, Lekeition. Gaur [urriak 7], 20:00etatik 21:30etara
Lekeitio, arte portua bisitaldi gidatua egongo da Jesus Muñiz Petralanda historiagilearen eskutik, Andra Maria elizaren elizpean hasita. Bihar [urriak 8], ostera, 18:00etatik 19:30etara:
Father Victor, ongile ezezaguna dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia egongo dira dokumentalaren egile Koldo Leniz lekeitiarragaz, kultur etxeko Azkue aretoan.
Lekeitio hiribilduak buru-belarri jardun zuen, XIV. mendeaz geroztik behintzat,
Atlantikoko Eu- ropako merkataritza-sareetan. Eta jarduera haren ondorioz, hainbat herrialdetatik, hala nola, Ingalaterratik, Flandestik edo Frantziatik objektu artistiko asko iritsi ziren bertara, bai eta Txinatik ere. Hori guztiori azalduko du Jesus Muñiz Petralanda historialariak, gaur, Andra Maria Basilikan barrena egingo den bisitaldi gidatuan.
Victor San Miguel misiolaria. Argazkia: 2016ko Ondarearen Europako Jardunaldiak
Besta alde batetik,
Victor San Miguel (Lekeitio, 1904-Vemsur 1995) misiolari abiatu zen Indiara 1928an. Han 40 urte eman ondoren, Kuwaiteko gotzain izendatu zuten. Erretiroa hartu zuenean Indiara itzuli eta misio txiki bat sortu zuen. Han ezagutu zuen Koldo Lenizek 1988an, eta horietako elkarraldi batean, elkarrizketa luze eta mamitsua grabatu zion. Dokumental hori ikusi ahalko da bihar egilearen azalpenekin lagunduta.