Lea-Artibaik talde bat edukiko du Basque Expedition Race proban
Eskualdeko lau kirolarik hainbat kirol egin beharko dituzte gelditu gabeko hiru eguneko proba osatzeko. Urriaren 12tik 16ra izango da norgehiagoka, GetxonLea-Artibaiko lau kirolarik hartuko dute parte urriaren 12tik 16ra bitartean Getxon lehiatuko den ...
Eskualdeko lau kirolarik hainbat kirol egin beharko dituzte gelditu gabeko hiru eguneko proba osatzeko. Urriaren 12tik 16ra izango da norgehiagoka, Getxon
Lea-Artibaiko lau kirolarik hartuko dute parte urriaren 12tik 16ra bitartean Getxon lehiatuko den Basque Expedition Race iraupen luzeko abenturazko norgehiagokan. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban lehen aldiz egingo den iraupen luzeko lehiaketa hori Europako Txapelketarako ere baliagarria izango da.Nagore Eluk (Ondarroa), Andoni Etxebarria Baldok (Berriatua), Jabi Anitua Altzak (Etxebarria) eta Manu Ruedak (Markina-Xemein) osatuko dute Lea-Arti- baiko taldea. Eluk, Anituak eta Ruedak hiru urte daramatzate Iparraldeko Liga deritzon Raid txapelketaren barruan dagoen probetan parte hartzen.
Nagore Eluk podium bat ere lortu du emakumezkoen bikotekako kategorian, eta Jabi Anitua eta Manu Ruedak 6. postua eskuratu zuten 2015eko Ligako gizonezkoen bikotekako kategorian.
Kirol ezberdinak
Basque Expedition Race abenturan oinarritutako proba bat da, era askotako kirolak elkartzen dituena. Mendi bizikleta, trekking-a, kayaka eta orientazioa izango dira diziplina nagusiak. Horrez gain, amildegietan eta kobazuloetan barrena, soketan gora eta behera eta Stand up paddle-ean ere ibili beharko dute parte hartzaileek, eta trebetasuna erakutsi beharko dute kirol horietan guztietan.
«Probako erronkarik handiena trekking-eko atalean egongo da. Taldeak bidezidorretan ibili, errekak gurutzatu edo erreketan gora joan, ur jauzietan gora eskalatu eta basoan zehar bidea zabaldu beharko dute», zehaztu dute Lea-Artibaiko kirolariek.
Kirol horiek guztiak eginez, gelditu gabeko hiru eguneko proba osatu beharko du, gainera, Lea Artibai Raid Taldeak. Jakitera eman dutenez, Espedizio kategorian hartuko dute parte. Hau da, lau pertsonez osatu duten taldea batera joan beharko da, momentu oro, probak irauten duen hiru egun eta hiru gauetan.
Guztira, munduko hainbat lekutako 30 taldek eman dute izena probarako, 22 taldek Espedizio kategorian. Beraz, Danimarka, Erresuma Batua, Finlandia, Txile, Paraguai, AEB, Frantzia, Galizia, Herrialde Katalanak eta Euskal Herriko beste talde batzuen aurka lehiatuko dira Lea-Artibaikoak.
«Nahiz eta erronka korapilatsua izan teknika eta kirol aldetik, bai eta logistikoki ere, gure asmoa, parte hartzeaz gain, lehiatzea izango da. Horrez gain, hori lortzeko antolatutako proi- ektu hau eskualdeko jendearen parte hartzeagaz burututakoa izatea nahi dugu».
Beste alde batetik, Lea-Artibai eskualdea ezagutzera ematea dute helburu, eta euren esperientzia eskualdeko herrietan azaldu nahi dute. «Edozein erronka, edonolakoa izanda ere, burutzeko modukoa dela erakutsi nahi dugu; beti ere, plangintza bat egin, denbora bat eskaini eta erabakitasunez jarduten bada».