Preso eta iheslarien etxeratzea eskatuko dute Urriko Azoka Nagusian
Amnistiaren norabidean preso eta iheslariak etxera! aldarria aterako dute kalera bihar [urriak 8] Urriko Azoka Nagusian. Goiko Portalean hasita, manifestazioa egingo da herrian zehar preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko. 13:00etan hasiko da manifestazioa eta urtero modura, Zelaitik eta alde zaharreko kaleetatik igaroko da, berriro ere, Goiko Portalera itzultzeko.