Txartelak salgai daude Lea-Artibaiko hainbat herritan. Txartelak erosteko
azken eguna hilaren 16a dela jakitera eman dute antolatzaileek. Kantu bazkaria hilaren 22an egingo da, eta txartelak
25 euro balio ditu; kantu liburua oparitu egiten dute.
- Markina-Xemeinen: udaletxean, Iruzubin eta Uhagon kulturgunean.
- Etxebarria: Olaia tabernan
- Berriatua: Urepel tabernan.
- Iruzubieta: Armola
- Ondarroa: Beikozini eta Kulixka tabernetan.
Dena dela, antolatzaileek jakitera eman dutenez, telefonoz deituta ere lortu ahal dira txartelak. Horretarako, interesatuek ondoko telefono zenbakietako batera deitu ahal dute: 685 73 47 94 (Amaia) edo 615 78 10 42 (Lorea).
Dantxarineako kantu bazkarien ereduari jarraituz 2014an egin zuten estreinako kantu bazkaria Markina-Xemeinen. Eta urtez urte, gero eta kantuzale gehiago biltzen ditu ekintzak. Iaz, esaterako, 115 kantuzale bildu ziren.