Joan den hilabeteko protesta legez, gaur ere [urriak 8] Kamiñalden egin dute herritarrek elkarretaratzea Saiñazio Mendi Azpixan gestoraren deiari erantzunda. Ordu erdi inguruan isilean egin dute protesta, kamiseta eta zapi gorriak soinean. Ohi legez, txalo artean amaitu da elkarretaratzea.
Goizane Zabala Arrizabalaga gestoraren bozeramaileak esan du “oso-oso pozik” daudela bizilagun batzuek etxebizitzetara bueltatu ahal izan dutelako, eta aurrera begira, oraindik etxeetatik kanpo daudenek noiz bueltatu ahalko duten jakitea eskatu du; “Mendiaren obren epeak laster batean jakingo ditugu, baina gure etxebizitzetara noiz sartu ahalko garen jakin nahi dugu, etxeak konponduta, danok”. Edozelan ere, esan du ikusten dutela dirurik ez dela ailegatzen, eta dirurik ailegatzen ez den bitartean, badakitela lanak ezin izango direla amaitu. Guztia luzatu ahal izateaz kexu dira.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.