Aratz Mugertza aizkolari mutrikuarra 2. mailako Eusko Herriko Aizkora txapelketako finalean parte hartzeko
aukerarik gabe geratu da. Iturritza baserrikoak 16 minutu eta 2 segundo behar izan zituen lanak amaitzeko, eta 9. postuan amaitu zuen zapatuan [urriak 8] Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatutako norgehiagoka.

Aratz Mugertza Azkoitiko proban aizkoran. Argazkia: Ibon Errazu
Kanporaketari dagokionez, bertan parte hartu zuten
hamabi aizkolarietatik seirek lortu zituzten urriaren 29ko finalerako txartelak. Proban parte hartu zuten aizkolariek 54 ontzako hiru enbor eta 60 ontzako eta 72 ontzako enbor bana moztu behar izan zituzten, eta lanak amaitzen azkarrena Eneko Otaño izan zen, 13 minutu eta 49 segundoko denborarekin. Bere atzetik sailkatu ziren Mieltxo Mindegia (14:07), Julen Kañamares (14:32), Oihan Larretxea (14:34), Ander Erasun (14:40) eta Julen Alberdi (14:42).
Xabi Zaldua (15:10), Jexus Mari Mujika (15:11), Aratz Mugertza (16:02), Aitor Senosiain (16:57), Arkaitz Jauregi (16:58) eta Luis Mari Txapartegik (17:10), bere aldetik, ez zuten finalerako txartelik lortu.