Emakundek bultzatuta eta euskal erakunde guztien laguntzarekin, gazteen artean errespetatu, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatu nahi ditu programak. Lanak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 9ra arte.
Beldur Barik lehiaketa
12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. “Neska eta mutilek ezberdintasun egoerei Beldur Barik jarrerarekin nola aurre egiten diete erakutsi behar dute lanek”.
Lehiaketan
bakarka edo taldeka parte hartzeko aukera dago, eta bi kategoria daude: alde batetik, 12-27 urte bitartekoak, eta, bestetik, 18-26 bitartekoak.

Beldur Barik sari banaketa. Argazkia: Beldur Barik
Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, eta antolatzaileek iragarri dutenez, aurkeztutako lanek
Beldur Barik jarrera azaldu behar dute. “Kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa isladatu behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken jabekuntzatik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa erakusten dutenak”.
Kategoria bakoitzeko lehen saridunak 500 euroko saria irabaziko du, eta aipamen bereziak, aldiz, 300 euroko saria. Ikus-entzunezko ekoizpena baloratzeko saria emango da, eta baita herri bozketaren bitartez parte hartze saria ere emango da. Bi kasutean, irabazleak 300 euroko saria irabazteko aukera edukiko du.
Ondarroako Udalak ere bai. Ondarroako Udalak, bere aldetik, herriko gazteak Beldur Barik programa parte harzera gonbidatu nahi ditu, Beldur Barik jarrera agertzeko, eta bide horretatik sari banaketa berezia egingo du.
Ondarroako sarien banaketa azaroaren 25ean egingo da, Etxelilan, eta kategoria bakoitzeko 400 euroko sari bana banatuko da. Lehiaketa orokorreko sariei dagokionez, azaroaren 26an Urdulizen (Bizkaia) ospatuko da Beldur Barik Topaketa.