Iñigo Martinezek Espainiako selekzioarekin debutatu du
Iñigo Martinezek debuta egin zuen atzo [urriak 9] Espainiako futbol selekzio absolutuagaz. Hain zuzen ere, Albaniaren aurkako norgehiagokan parte hartu zuen jokalari ondarrutarrak. 2013an, berriz, Ginearen aurkako lagunartekoa jokatu zuen Espainiako selekzioagaz.
Jokalari txuri-urdinak, zehatz esanda, partidako azken 13 minutuak jokatu zituen, 16 zenbakidun elastikoa soinean. Atzelari ondarrutarra 79. minutuan zelairatu zuen Julen Lopetegi hautatzaileak. Ondarrutarrak Sergio Ramos ordezkatu zuen, Real Madrileko jokalariak min hartu ondoren.
G taldeko liderra. Atzoko Albaniaren aurka lortutako garaipenari esker, gainera, Espainia bere taldeko liderra da, 7 puntugaz.