Internet bidezko iruzur baten berri eman du Ertzaintzak
Ertzantzak iragarri duenez, azken egunotan Internet bidezko iruzurra egin dute Lea-Artibaiko jatetxe batean. Iruzurgilea ostalariagaz posta elektroniko bidez kontaktuan jarri ostean, autoreak (atzerritarra, beti ere) bazkari bat kontratatu eta erreserba egiteko behar dena baino diru gehiagoko kopurua duen txeke bat bidaltzen du. Txekea jaso ostean, autoreak emandako kontu korronte batetik gainontzeko dirua bueltatzeko eskatzen dio ostalariari.
Ostalaria jaso duen txeke atzerritarra bankuan sartzean konturatu da iruzurragaz. Txekearen kobraketa gauzatzeko 40 egun behar direla jakinarazi diote jatetxeko arduradunari, eta azkenik, txeke hori diru barik dagoela konturatu da. “40 eguneko epe horretan, gainera, autoreak erreserba bertan behera laga, eta diruaren gainontzekoa itzultzeko eskaria egin dioi jatetxeari” .
Antzeko iruzurrak hainbat sektoretan eman direla ohartarazi du Ertzantzak, eta atzerritik erreserba egin nahi dutenen kasuan, segurtasun neurri egokiak hartzeko gomendio egin dute. “Antzeko iruzurren bat gertatuz gero, Ertzantzarekin harremanetan jartzeko eskatzen dugu”.