Mendi taldeen irteera bateratua egongo da domekan Pobestik Gesaltza Añanara
Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeek irteera bateratua edukiko dute domekan [urriak 16] Arabako Pobes herritik Gesaltza Añanara. Gutxi gorabehera 5 ordu inguruko ibilaldia izango da, eta parte hartu nahi dutenek ohiko lekuetan eman beharko dute izena: Mutrikuko Aparra jantzi dendan, Ondarroako Anaita tabernan, eta Markina-Xemeingo Loirats dendan.
Ibilbideak 18 kilometroko luzera izango du eta bi mendi igoko dituzte Atalaya (908 metro) eta Canto Blanco (1.060 metro). Malda handiena, bestalde, 940 metrokoa izango da.
Pobesera joateko autobusa antolatu dute mendi taldeek. Autobusak 07:40an irtengo du Mutrikuko biribilgunetik, eta Astilleruko geltokian, 07:45ean, batuko ditu Ondarroan dauden mendi zaleak. 08:00ak aldera ailegatuko da autobusa Markina-Xemeingo autobus geltokira. Lekeitiokoek Markina-Xemeinen hartuko dute autobusa.