Batez ere umeei begirako jaiak badira ere, nagusiek ere ondo pasatzeko aukera izango dute asteburuan, Atxondoa auzoan ospatuko diren Teresa Donearen jaietan. Urtero modura, margo lehiaketagaz hasiko dira jaiak, sainduaren egunean bertan [urriak 15].
Markina-Xemein eta bere inguruak margotu beharko dituzte 22. Margo Lehiaketan parte hartu nahi duten
3tik 11 urte bitarteko umeek. Adin horretatik gorakoak ere, ongi etorriak izango direla jakitera eman dute Teresa Donearen jaietako antolatzaileek. Baina, kasu horretan, lehiaketatik kanpo egongo dira eta ez dute saririk izango.
Lehiaketan parte hartzen duten margolariak lau taldetan banatutuko dituzte: 3 eta 4 urtekoak, 5 eta 6 urtekoak, 7 eta 8 urtekoak eta 9, 10 eta 11 urte dituztenak.
10:00etatik 13:00etara edukiko dute aukera, parte hartzaileek, kontrol markak jartzeko, eta hortik aurrera, margotzen hasi ahalko dira. Bikale tabernan jarriko dizkiete markak, eta bertan entregatu beharko dituzte bai eta amaitutako lanak ere. Margolanak 15:00etan bilduko dituzte.
Margotzeko teknika, bestalde, librea izango da. Beraz, arkatz markatzaileak, argizarizko pinturak, olioa… erabili ahalko dituzte parte hartzaileek. Hori bai, bakoitzak bere tresnak eraman beharko ditu margotzeko.
Maila bakoitzeko
hiru sari banatuko dituzte, eta sari banaketa,
Bikalen egingo da
20:00etan. Horrez gain, lan guztiak gero, ikusgai egongo dira tabernan hilabete osoan.
Iaz bezala, Deiene Garcia Iragorri eta Nerea Unanua Otxoantesana Sormen Lantegiko arduradunek osatuko dute epaimahaia.
Jaialdia umeentzat. Auzokoek prestatutako txokolatea, buruhandiak, txingak eta aulki jokoa edukiko dituzte umeek, 17:00etatik aurrera, jaiekin gozatzeko. Horrez gain, egurrezko parkea ere egongo da, Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak antolatuta. Iaz izandako arrakasta ikusita, gainera, Zumba ere antolatzea erabaki dute guraso elkartekoek. Horrela, Dzenana Usanovic-ek gidaritzapean gorputzak astintzeko aukera edukiko dute dantza zale txiki, gazte eta nagusiek.
Ez da dantzarako aukera bakarra izango. Izan ere,
Angel Eizagirre Angel Egia-k organoagaz lagunduta, jarriko dio doinua zapatu arratsaldeari.
Beste alde batetik,
IX. Dardo Txapelketa lehiatuko da aurten, eta urtero legez, punteri hoberena duenak diana eta dardoak etxera eramango ditu, sari modura.

Zumba saioa, Atxondoa auzoan.
Aparkalekua jaigunea. Beti betiko jolasak –zapia harrapatzen, zero-zero, puxikak apurtzen, aulkien jokoa…– ez dira faltako Teresa Donearen jaietan, ez zapatuan ez domekan. Horrela, domeka goizean [urriak 16], berriz ere, kalera aterako dira buruhandiak, 12:00ak aldera, ume eta gaztetxoei aringa-aringa aldiak eragiteko, eta jokoak ere egongo dira.
Bikale aurreko aparkalekuan egingo dira jaietako ekitaldi gehienak. Hori dela eta zapatuan eta domekan, autoa bertan uztea, galazota egongo da.