Peru Abarka lehiaketaren album berria aurkeztuko dute barikuan [urriak 21], 20:00etan, Markina-Xemeingo udaletxean.
Beroki gorria izeneko lana Patxi Zubizarretak idatzi eta Yolanda Mosquerak ilustratu du, eta bien lana uztartuta sortutako fruitua bihar bertan edukiko dute esku artean, irakurleek.
Sortzaile bakoitzaren lanaren nondik norakoak jakiteko aukera ere egongo da, hurre hurretik. Izan ere, egileak eurak bertan egongo dira, azalpenak emateko. Sortzaileez gain, lehiaketaren antolatzaileak –Markina-Xemein udaleko ordezkariak eta Ibaizabal argitaletxekoak– eta epaimahaikideak ere ekitaldian izango dira, lan berriaren gaineko iritziak emateko.
2016ko Peru Abarka Album lehiaketako album berriaren azala.
Albuma opari. Urtero modura, album berriaren aleak oparitu eta sinatuko dituztela gogoratu dute antolatzaileek, eta ekitaldiaren ostean eskainiko duten kopauan, idazleagaz eta ilustratzaileagaz berba egiteko aukera ere egongo dela aitatu dute.
Lehiaketara aurkeztu ziren
14 lanen artean aukeratu zuten Patxi Zubizarretaren lanak, 36ko gerran Southamptonera bialdu zituzten haurrak ditu protagonista. Epaimahaiaren esanetan, tonu eta estilo oso aberatsean idatzita, guztiona izan den historiaren zati bat kontatzen du ume baten ikuspegitik, ezkutatuta edo ixilean pasatu diren gertaerak azalera ekarriz, modu oso poetikoan.
«Zerua, arima, berokia, basoz edo antzeko espazioak denboran kokatu ditu, gaurkotasunez jantzi ditu» aurreratu dute.