Zerutxu dantza taldeak bazkari herrikoia antolatu du
50. urteurrena ospakizunekin jarraituz bazkari herrikoia antolatu du, azaroaren 5erako, Zerutxu Dantza Taldeak.
Bazkaria, 15:00etan izango da Atxondoa Kiroldegian, eta menu bi egongo dira aukeran: 10 euroko menu gorria alde batetik, –Makarroiak tomate eta gaztagaz, oilasko izter erreak patatekin, izozkia, kafea, sagardoa ardo beltza eta ura– eta 15 euroko menu urdina bestetik –Errioxar erara egindako patatak, birrineztatutako solomoa piperrekin, gazta pastela izozkiagaz, kafea, sagardoa ardo beltza eta ura–.
Bazkarirako txartelak Irurok tabernan eskuratu daitezke urriaren 27a arte.