Ondarroako Udalak jakitera eman duenez,
Nanoipuin lehiaketa gutxieneko baldintzetan bideratu ahal izateko aldaketa bat egin behar izan da. “
Informatikako matxura tekniko bat dela eta, lehiaketa honetara aurkeztutako nanoipuin guztiak ezin izan ditugu bideratu”.
Arazo hori dela eta, V. Nanoipuin lehiketan parte hartu nahi duten guztiei euren nanoipuinak berriro bidaltzeko aukera izango dutela nabarmendu dute. “Astebeteko epea zabalduko da horretarako,
hilaren 27ra artekoa, hain zuzen”. Hala, epe horren barruan jasotako nanoipuinak soilik bideratuko dira lehiaketara. “Parte hartzaileei barkamena eskatu nahi diegu, matxura honek sortu dituen eragozpenengatik”.
Azalpen gehiago nahi duenak Ondarroako Udal euskara sailera jotzea besterik ez dauka: 94-683 36 68 telefonora deituta edo mrey@ondarroakoudala.net posta elektronikora idatzita.