II. Kinttopeko Zaldi-Mando probak lehiatuko dituzte Aulestin
Domekan (hilak 23) eta astelehenean (hilak 24) saioa bana egongo da.
Lehen saioan Laukizko Totxi, Orioko Imanol Etxeberria eta Guriezoko Fermin?Santamaria ariko dira zein baino zein gehiago, 18:00etatik aurrera.
Asteleheneko dema, ostera, MaƱuko Irati Erauzkinek, Mungiako Xabier Landaluzek eta Gamizko Construcciones Torrontegiko ordezkari batek burutuko dute. 21:00etan hasiko da saioa.
900 kiloko Aulestiko Harri Barriagaz eta 80 kiloko gainkargagaz lehiatuko dituzte probak.
Abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izango da, eta probak hasi baino ordu bete lehenago pisatuko dituzte.
Irabazleak 700 euro eta Ilunzar tabernak emandako manta jasoko ditu.