Domeka eguerdian [urriak 16] Oskar Perezek irabazi zuen Bizkaiko Lasto Botatze Txapelketa, Loiun (Bizkaia). 5,40 metroko marka lortu zuen barakaldarrak, eta Agirrek 5,10m.
Bi horiegaz batera, Beñat Obieta arratzuarra, Santi Zubizarreta nabarniztarra eta Eloy Salterain abadiñarra lehiatu ziren.
Txapelketako parte hartzaileak, Loiun.
Argazkia: Bizkaiko Herri Kirol Federazioa.
Bizkaiko Lasto Botatze Txapelketaren sailkapena:
- Oskar Perez 5,40m
- Mikel Agirre 5,10m
- Beñat Obieta 5m
- Santi Zubizarreta 4,80m
- Eloy Salterain 4,40m